Kima, Haurren etxea

Inguru eta heldu prestatuaz gain, etxeko giroa ere eskaintzen du

Kimaren sorkuntza eta eraikuntza prozesuan kontu handiz aukeratua izan da materiala, bertan egongo direnen ongizatea bermatzeko asmotan, barniz eta pintura ez toxikoak erabiliaz besteak beste.

Haurra lehendabiziko aldiz bere jatorriko etxetik irten eta ahalik eta giro antzekoenean sentitzea dut helburu. Haur talde txiki bat jasoko duen espazioa da, non denon artean komunitate txiki bat sortuko dugun, bakoitzaren ibilbidea errespetatuaz.

Jakin badakigu, haurraren lehendabiziko urteak berebiziko garrantzia dutela etorkizuneko pertsona helduaren eraikuntzan. Kiman haur bakoitzak duen gaitasun guztiei bide eman nahi zaie, inungo oztoporik jarri gabe. Haur bakoitzak sentituko du, pixkanaka pixkanaka bere kabuz gauzak egiteko gai dela, egiten duen horrek balio bat duela, eta ekimenarekin gauzak eraldatzeko gai dela.

Adin txiki hauetan haurrak beraien ingurua zentzumenen bitartez ulertzen dute, ukitu, dastatu, usaindu, ikusi eta entzun behar dute. Kimak inguru aberats bat eskaintzen du haurrak bere nahien arabera aukeraketa egin dezan.

Haurraren senari leial izaten utziko dion espazioa da Kima.