MATRIKULAZIOA
1. BILERA
- Elkar ezagutu eta informatzeko aldez aurretik bilera bat egingo da interesa duen familia bakoitzarekin.
- Bilerarako hitzordua hartzeko, “Harremanetan Jarri” atalean dauden aukera baten bitartez egin daiteke edo telefonoz 699347243 telefono zenbakira deituaz.
2. AURREMATRIKULAZIOA
- Bilera izan duten familiei lehentasuna emango zaie matrikulazio garaian. Ez balira plaza guztiak beteko Martxoan aurrematrikulazio epea irekiko litzateke.
- Eskaera egiten duten guztien artean 5 haurrez osatutako taldea egingo da.
- Eskaera egin eta taldean sartzeko aukera izan ez dutenei ahalik eta epe motzenean jakin araziko zaie.
- Nahi izanez gero itxaron zerrendan jarriko dira.
3. MATRIKULAZIO EPEA
- Aurrematrikulazioaren ondoren matrikulazio epea irekiko da, hau da, matrikulazio kuota ordaintzeko epea irekiko da. Hau ere Apirilean zehar izango da.
- Apirilean ez balira plazak beteko, matrikulazioa edozein unetan egin daiteke.