Montessori
Haurra bere garapenaren eraikitzaile aktiboa da
Montessori Pedagogia
Montessori Pedagogian 0-6 urte bitarteko garaiari “Garun Xurgatzailearen” garaia deitzen zaio. 0-3 urte bitartean modu ez konziente batean eta 3-6 urte bitartean modu konzientean.
Honekin esan nahi da garai honetan haurraren inguruan gertatzen den guztia haurrak xurgatu egiten duela.
Oinarrian hau izanik, KIMAko lan ildoa zutabe hauetan oinarrituko da:
-
HAURRA
Bere garapenaren eraikitzailea da. Esperimentazio sentsorialaren bitartez bere gose intelektuala inguru esanguratsu baten bitartez ase beteko du. Konkretutik abstraktura igarotzeko bidea eginez.
-
INGURU PRESTATUA
Inguru esanguratsuak gidatuko du haurra bere garapenean. Bai materiala, altzariak eta tresnak haurraren tamainara egokituak eta eskura daude.
- Edertasunak ere badu zeresana KIMAn. Horregatik kolore leunak, material naturalak eta ordena asko zaintzen da.
- Orden horren barruan antolaketa bat mantentzen da, non material bakoitzak arrazoi jakin batengatik bere lekua duen helburu jakin bat beteaz.
-
HELDUAREN ROLA
Helduak zeregin ezberdinak izango ditu:
- Erreferente afektibo segurua izatea, haurrak askatasunez esploratu al dezan.
- Haur bakoitzaren behaketan oinarrituaz, momentuan momentuko behar duena eskura jartzea.
- Esku-hartze neurtua egitea, haurraren ibilbidean ez dadin oztopoa izan.
- Espazioaren antolaketa eta materialaren mantenu egokia bermatzea.
- Familiarekin eguneroko kontaktu naturala izatea.