NOR NAIZ

Kaixo, Rebeka naiz, haur hezitzaile eta Montessori bidelaguna

Datozen lerroetan kontatu nahi dizuet nola iritsi naizen honaino, Kima Montessori sortzeraino.

NOR NAIZ

Kaixo, Rebeka naiz, haur hezitzaile eta Montessori bidelaguna

Datozen lerroetan kontatu nahi dizuet nola iritsi naizen honaino, Kima Montessori sortzeraino.

Taupadari jarraituz…

Urte batzuk pasa dira, ia oharkabean, lehendabizi semeak, eta ondoren alabak ibilbide honetan jarri nindutela, Haur-hezitzaile eta bidelagun izateko ibilbidean. Amatasunarekin batera haurrei beste modu batera begiratzen hasi nintzen. Hain ohiko eta aldi berean hain arrotz egiten zitzaizkidan pertsonatxo haiei begiratzen nienean pentsatzen nuen;

Zer pentsatzen ariko da?  Zer nahiko ote du?

Zertarako gai ote da?  Nola al dut modu egokienean lagundu?

Eta horrelako hamaika galdera bururatzen zitzaizkidan. Galdera guzti horiei erantzuna eman nahian, Haur Hezkuntzako Graduko formakuntza egiten hasi nintzen. Formakuntza hark haurtzaroko eta hezkuntzako galdera orokorrei erantzuna emateko jantzi ninduen. Hala eta guztiz ere, ez nintzen nahiko ase beteta gelditu. Haur bakoitza bakarra eta aldera ezina denez erantzun orokorrak ez ziren nahikoak niretzako, zerbait gehiago behar nuen. Haur bakoitzari momentuan momentuko behar fisiko, emozional eta intelektualari erantzun bat eman eta bere gaitasun guztia azaleratzeko baliabideak emango zizkidan formakuntza behar nuen. Horrela, bizitzak Maria Montessoriren pedagogia jarri zian parez pare. Pedagogia honek erakutsi dit haur bakoitza gai dela bere barne eraikuntza egiteko, beti ere inguru prestatu, eta helduaren behaketa eta esku-hartze neurtua badago.

Bestalde, Kiman eskainiko den begirada haurragandik haratago doan begirada da. Begirada hau, epaiketarik gabeko begirada da, eraikitzeko begirada, beldurrik gabeko begirada, senaren begirada, indartzen duen begirada, umiltasunaren begirada.

Eskola ezberdinetan aritzeko aukera izan dut eta guztietatik ikasi dut. Hala ere, nire barruak haurrei aukera berri bat eskaintzeko zerbait sortu behar nuela eskatzen zidan. Eta gutxinaka-gutxinaka nire jatorrizko etxetik jasotako indarrarekin, hau da, nire gurasoengandik jasotako indarrarekin, Kimari forma ematen joan naiz. Kima txikia den arren bertan gauza handiak egingo ditugula sentitzen dut.

ATEAK ZABALIK DITUZUE!